Victoria. Vista frontal.
Victoria. Vista posterior.

Mugimenduan ari den gorputz baten eskematizazioa da. Aurreranzko dinamikak planoen profilak kurbatzen ditu, eta proiekzioan askatutako espaziora egokitzen da, motrizitatearen eraginez, halako moduz non kanporantz ganbilak baitira eta barneko ahurtasuna egindako ahaleginaren emaitza kongruentea baita. Plano bertikala atleta baten enborra izan daiteke, eta gorago dagoen harekiko plano perpendikularra besoak izan daitezke, mugimenduan jasota, kirolariak jomuga zuen helburua lortutakoan, edo, baita ere, gorputzaren proiekzioak berak utzitako hutsunearen arrastoa agertzen ahal dute. Pieza hau egileak 1995ean Nafarroako Kirol Saria irabazi zuen izen bereko obra da, damonumentu bilakatuta.

Francisco Javier Zubiaur

Caminando hacia el futuro de Javier MuroMonumento al Duque de Ahumada de Fructuoso Orduna
IBILBIDEA

Larrabide eta Milagrosa

3

Garaipena

Jesús Alberto Eslava, 1995

Korten altzairu laminatua, tolestua eta soldatua.

Irudia: 200 x 210 x 8/16 cm inguru. Idulkia: 55 x 100 x 100 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1995ean, Larrabide estadioan (Zangoza kalea, 34).