Caminando hacia el futuro. Vista general.
Caminando hacia el futuro. Vista frontal.Caminando hacia el futuro. Vista lateral.

3-4 mm lodi duen brontzezko galtzadagintzako xaflan egina dago eta haren barne egitura altzairuzkoa da. Akaberak euli-hegala deritzoten patina beltza darama. Eskulturak bi elementu bertikalek osatzen dute, zeinak altuera zehatz batera heldutakoan kurbatu egiten baitira, lakio itxurako egitura soil batean bat egiteraino. Eskultura abstraktua da, eta egileak dinamismoa eta bertikaltasuna eman dizkio. Halako kutsu konstruktibista dauka, eta konposizio geometriko orekatua ezartzen du, hala formetan nola dimentsioetan. Artistaren beraren interpretazioaren arabera, bi zidor edo bide ezberdinek bizi-proiektu berean bat egitea irudikatzen du. Piezak egungo artearekin guztiz bat datorren karga kontzeptuala dauka, non gogoetak eta planteamenduak tokia baitute, bizia eta heriotzari buruz, gizarteari buruz edo norberaren objektuei eta tresnei buruz hausnartzeko, betiere irudikapen metaforiko eta sinbolikoaren bidez. Javier Muroren obra honek Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak deitutako Nafarroako Gazteria Saria lortu zuen lehiaketa horren hirugarren edizioan. Hori horrela, pieza hau erabili izan da, azken urteetan, Nafarroako foru gobernuak urtero ematen dituen gazteria-sarietarako.

José María Muruzábal

Antorcha de Jesús Alberto EslavaVictoria de Jesús Alberto Eslava
IBILBIDEA

Larrabide eta Milagrosa

2

Tipi tapa etorkizunerantz

Javier Muro, 2006

Brontze patinaduna, beltzean.

294 x 220 x 220 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 2006an, Fuerte del Príncipe egoitzan (Goroabe kalea, 36).


Egilearen beste obra batzuk

Ihesa


Biografia - oharra