Antorcha. Imagen 1.
Antorcha. Imagen 2.

Zuhaitz-erako garra irudikatzen du. Lau angeludun sekzioko sei beso goranzkoen eskema dibergentean islatzen da, bai eta era organikoan ere. Izan ere, bizia, atleten gazteria eta Olinpiaden argi-zuzia sinbolizatzen dituen lore-begi baten antza dauka. Eskultura honen oinarri den jatorrizko lanak 1988ko Nafarroako Kirol Saria eskuratu zuen. Egile honen konposizio geometrikoek materiaren eta espazioaren arteko hartu-eman etengabea bilatzen dute. Dekoratzaile aritu ondoren, 1980an heldu zion Jesús Alberto Eslavak eskulturari, modu autodidaktan heldu ere. Lerroa eta planoa akabera perfektuko azaleren gainean konbinatzea du gustuko. Bere eskulturak gero eta gehiago jo du abstrakzio geometrikora, halako adierazpen aszetikoaren barruan non oroitzapen afektiboak lehenesten baitira.

Francisco Javier Zubiaur

Btn anterior desactivadoCaminando hacia el futuro de Javier Muro
IBILBIDEA

Larrabide eta Milagrosa

1

Argi-zuzia

Jesús Alberto Eslava, 1989

Korten altzairu laminatua, tolestua eta soldatua. Berezko korrosio marroi-gorrixka.

Eskultura: 300 x 200 cm. Idulkia: 340 cm. Diametroa: 179 cm.

Alegoría.

Noiz eta non paratua: 1989an, Larrabide estadioan (Zangoza kalea, 34).