Diálogo en la fuente. Imagen 1.
Diálogo en la fuente. Imagen 2.Diálogo en la fuente. Imagen 3.

Obra zementuzko espazio zirkular baten gainean dago. Aipatu espaziotik altuera eta forma geometriko ezberdinetako hiru monolito altxatzen dira. Erdikoa, lehen planoan kokatuta, iturriaren euskarria da eta hustubidea dauka, haren oinetan. Multzo osoa oso lerro soiletan egina dago, plano lauetan, inongo apaindurarik gabe. Eskultura abstrakzio geometriko hutsean kokatzen da. Obra soila da, oso oinarrizkoa, minimalismotik hurbil dagoen forma-eskematizazioarekin. Obra hau, Iruñean eta Iruñerriko beste hainbat herritan jarri ziren beste iturri eskultoriko batzuekin batera, Iruñerriko Mankomunitateak eta Iruñeko Udalak sustatu zuten.

José María Muruzábal

Personajes de Manuel Clemente OchoaBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Santa Mª La Real eta Arrosadia

3

Elkarrizketa iturrian

Alberto Eslava, 1986

Colmenarreko harria

Atzeko piezak: 197 x 60 x 30 cm. 166 x 60 x 30 cm. Aurreko pieza: 98 x 33 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1987an, Santa María La Realen, Ori mendiaren eta Mendaur mendiaren kaleen artean.