Personajes. Vista frontal.
Personajes. Vista posterior.

Eskultura hau giza-itxurako bi irudik osatzen dute, luzetarako kanonekoak, aurrez aurre jarritakoak eta hutsune batez bereizita. Bi irudien egikerak landareen mundukoak edo itsasokoak izan daitezkeen naturaren forma bigun batzuk hartu bide ditu inspiraziotzat. Manuel Clemente Ochoaren estiloa organizista da, eta eragin erabakiorra jasotzen du naturatik, Ebroko ibarraren eta Tenerifeko Orotava ibarraren geografia lehor eta kementsuetan izandako bizipenetatik, hain zuzen. Bere lanetan, formen eta ikusleen arteko hartu-eman espirituala proposatzen du. 1970eko hamarkada arte, Manuel Clemente Ochoaren jarduna piktorikoa izan zen. Paisajeak eta erretratuak egiteari heldu zion, batik bat, betiere errealismo akademikoaren esparruan. Hortik espresionista jiteko eskultura figuratiborantz egin zuen jauzi, non konposizio piramidalak edo goranzkoak jorratzen baitzituen. Halako konposizioetan gorputz-enborrak agertzen ziren, eta haien gainean, lirismoz betetako buru txikiak. 1980. urtearen inguruan, espresionistago bihurtu zen, gero eta eskematikoago, erritmo dinamikoekin eta, are, keinuzko erritmoekin. Figurazioa, dena dela, oso gutxitan utzi zuen bazter.

Francisco Javier Zubiaur

Forma vegetal de Manuel Clemente OchoaDiálogo en la fuente de Jesús Alberto Eslava
IBILBIDEA

Santa Mª La Real eta Arrosadia

2

Pertsonaiak

Manuel Clemente Ochoa, 1994

Brontzezko galdaketa. Patina berdexka.

Eskultura: 450 x 40/48 x 50/56 cm. Idulkia: 120 x 131 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1995ean, Printzearen Gotorlekuko plazan, Tomás Caballero parkearen aurrean.