Romper la vida. Imagen 1.
Romper la vida. Imagen 2.Romper la vida. Imagen 3.

Eskultura-multzo hau elkarren arteko harremana duten brontze modelkatuko bi irudik osatzen dute. Tamainan handienak garondoan tiro bat jaso berri duen gizon bat irudikatzen du, atzerantz ziplo erortzen ari dela. Txikiena urte gutxiko mutiko bat da, hilketaren lekukoa eta biktimaren semea. Multzoa hareharriz egindako idulki altu baten gainean dago, zeinak eginkizun sinbolikoa eta estetikoa betetzen baititu. 2001eko Arte Plastikoen sari nazionala eta 2003ko Kulturako Bianako Printzearen saria eskuratu zituen Juan José Aquerretaren jardunean pintura da adierazpide nagusia. Hori hala den arren, gazte-gaztetatik jardun izan du eskultura-lanetan, eta azken urteetan eskultura publiko eta oroitzapenezkoari heldu dio, bi proiekturen bidez: Xabierrerako martxari eskainitakoa, bata, eta aztergai dugun hau, bestea. Obra hau Tomás Caballero fundazioak Iruñean terrorismoaren biktimak gogorarazteko deitutako lehiaketa irabazi eta gero egin zuen. Bere pinturak figurazio estetikoa ia abstraktua, haren muturreko arazketan, dauka bereizgarri. Eskulturak, berriz, hainbat artistaren eragina jasotzen du, hala nola Degas, Brancusi, Giacometti, Matisse edo Moorerena.

José Javier Azanza

Monumento a Francisco Navarro Villoslada de Lorenzo CoullautBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Taconera eta Baluarteko aldea

8

Bizia puskatzea (heriotza eta babesgabetasuna)

Juan José Aquerreta, 2007

Brontzea eta hareharria.

Gizona: 220 cm. Haurra: 112 cm. Idulkia: 260 x 120 x 120 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2007ko apirilaren 22an, Baluarteko plazan.