1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Taconera eta Baluarteko aldea
  4. Navarro Villosladaren monumentua
Monumento a Francisco Navarro Villoslada. Imagen 1.
Monumento a Francisco Navarro Villoslada. Imagen 2.Monumento a Francisco Navarro Villoslada. Imagen 3.
Monumento a Francisco Navarro Villoslada. Imagen 4.

Monumentua hiru harmaila dituen idulki baten gainean dago, eta ondokoek osatua da: Pedro Muguruza euskal arkitektoak trazadura geometrikoan egindako egitura arkitektoniko bat, eta Lorenzo Coullaut Valera eskultore sevillarrak egindako hiru eskulturaren multzo bat. Alde banatan, ondokoen irudiak agertzen dira: Gartzia Ximenez, Abartzuza eta Ameskoetako jauna, eta haren emazte Amaia, Ranimiro godoaren alaba. Biak ala biak Navarro Villosladaren eleberri arrakastatsuena izan zen Amaya o los vascos en el siglo VIII obraren protagonistak dira. Lorenzo Coullaut Valera figurazio errealistaren korrontekoa da, hala ere, eduki kontzeptual eta estetiko handiago ematen saiatu zen, lehenengo eta behin Art Nouveau iradokiz, eta gero, jadanik heldua zelarik, figurazio hori atxikipen piktorikoez askatuz, soiltasunean eta zorroztasunean irabazteko, halako moduz non errealismo gaztelarraren eta klasizismo mediterranearraren planteamenduetara hurbildu baitzen. 1918. urtean, Francisco Navarro Villoslada (Viana, 1818-1895) jaio zeneko lehen mendeurrenarekin batera, Nafarroako Foru Diputazioak eta Iruñeko Udalak idazle, kazetari eta historialari nafarraren memoria ohoratzea erabaki zuten, haren omenez monumentu bat altxatuz. Herri-harpidetza bat sustatu zen, monumentuak ekarriko lituzkeen gastuetan laguntzeko, eta, aldi berean, izaera irekiko proiektu-lehiaketa bat deitu zuten. 1918ko irailaren 26an, idazleari omenaldia egiteko ekitaldietan inauguratu zuten monumentua, eta inaugurazioan ondokoek hartu zuten hitza: Fernando Romero, omenaldia antolatzeko Batzordeko kidea, Javier Arraiza Iruñeko alkatea eta José López Mendoza apezpikua.

José Javier Azanza

Monumento al Rey Teobaldo I de Champaña de Victoriano JuaristiRomper la vida (Muerte y desamparo) de Juan José Aquerreta
IBILBIDEA

Taconera eta Baluarteko aldea

7

Navarro Villosladaren monumentua

Lorenzo Coullaut Valera, 1918

Arkitektoa: Pedro Muguruza y Otaño. Harri landua.

Multzoa: 400 cm. Gartzia Ximenez: 212 cm. Amaia: 204 cm.

Omenezkoa (Idazleak).

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1918ko irailaren 26an, Tres Reyes hotelaren aurreko biribilgunean.