1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Taconera eta Baluarteko aldea
  4. Teobaldo I.a Champagneko erregearen monumentua
Monumento al Rey Teobaldo de Champaña. Vista general.
Monumento a Teobaldo I de Champaña. Vista de detalle.

Hasierako antolamenduaren arabera, Teobaldo I.a Champagnekoaren monumentuan bat egiten zuten arkitekturak eta eskulturak. Hamaika arku zorrotzeko arkuteria gotiko batek osatzen du arkitekturaren partea. Arkuek hirugingilak dituzte barne aldean, pilareetan eta oinarri poligonaletan bermatuta. Obra hau Marcillako antzinako monasterio zistertarretik ekarria da. Jatorrizko obrari hala ikur heraldikoak nola Teobaldo I.a Nafarroako errege koroatu zeneko VII. mendeurrena ospatzeko karaktere gotikoetan idatzitako testuak gehitu zizkioten. Errege Trobalaria irudikatzen zuen Teobaldo I.aren estatua eseriak osatzen zuen monumentua. Estatua hori Victoriano Juaristi mediku eta humanista donostiarrak egin zuen, Atarrabiako José María Iñigo Iñarena eskultorearen laguntzaz. Zoritxarrez, eskultura ez da gaur egunera iritsi, eta ez daukagu, ezta ere, egilearen ahaideen eta lagunen arabera, San Miguel Klinikaren lorategietan noizbait egon zen obra honen kopiaren berri.

José Javier Azanza

Polifemo de José Ramón AndaMonumentoa a Francisco Navarro Villoslada de Lorenzo Coullaut y Valera
IBILBIDEA

Taconera eta Baluarteko aldea

6

Teobaldo I.a Champagneko erregearen monumentua

Victoriano Juaristi, 1935

Harria

480 x 1.300 x 84 cm.

Historikoa.

Noiz eta non paratua: 1935ean, Taconerako lorategietan, Vista Bellako txokoan.