Polifemo. Imagen 1.
Polifemo. Imagen 2.

José Ramón Anda eskultorearen obra honek Polifemo jenio gizajale beldurgarria irudikatzen du, zeina mitologia grekoan itsasoen jainkoa zen Poseidonen semea baitzen. Artista hau Andatarrek Bakaikun duten lantegian hasi zen artisautsa-jardunean. José Ramónek altzari eskultorikoak egiten zituen, zeinetan hainbat behar asetu ez ezik espiritu jasoagoa ere agertzen baitzuen. José Ramón Andaren bizi-eskarmentua ondoko elementuek osatu dute: San Fernandoko Arte Ederren Eskolako prestakuntza unibertsitarioa, Madrilen, Espainiako Akademia, Erroman, non arte italiarra, nola ez, ezagutu baitzuen, Oteizarekin zuen adiskidantza, eta Max Bill edo Brancusiren mailako sortzaile handien obraren gainean egin dituen ikerketak. Horri guztiari esker obra ezin polifazetikoagoa osatu du, hala figurazioari nola abstrakzioari helduta, eskulturan zein altzarigintzan, egur-lanketan nahiz material astunagoen galdaketan. Kasu honetan, materialaren atzetik izaera sinbolikoa dago: Polifemoren begia sinbolo sakratu bat izan zitekeen, goi-goitik zelatatzen gaituen begi bat, bere buruan barna zerua eskaintzen diguna, edo esanahi misteriotsuko menhir bat.

Francisco Javier Zubiaur

Europa de José Antonio EslavaMonumento al Rey Teobaldo I de Champaña de Victoriano Juaristi
IBILBIDEA

Taconera eta Baluarteko aldea

5

Polifemo

José Ramón Anda, 1982-1993

Brontze moldekatua eta patinaduna, berde ilunean

600 x 120 x 40 cm.

Abstrakzioa.

Noiz eta non paratua: 1993an, Antoniutti parkean (Pío XII.aren etorbidea).