Europa. Imagen 1.
Europa. Imagen 2.

Eskultura hau burdinean egindakoa da, eta suaz leundutako azalera dauka. Erabilitako arte-hizkuntza figuratiboa da, baina errealismo huts-hutsetik aldenduta, eta emakume bat irudikatzen du, larrugorritan, erdi etzanda eta jasota duen ezker eskuarekin angelu zuzena osatuz. José Antonio Eslavak Florentzian eta Erroman jasotako prestakuntzari esker Errenazimendu italiarraren gainean duen ezagumendua agerian gelditzen da obra honetan, non erreferentzia mitologiko ezberdin batzuek topo egiten baitute. Izan ere, emakumearen irudiak hartzen duen jarrera bortxatu samarrak nolabaiteko antza dauka Tizianok pintatu zuen Europaren bahiketa obraren pertsonaia mitologikoarekin. Eslavak, baina, eskulturan Ceres jainkosa agertu nahi du, Nekazaritza eta Emankortasunaren jainkosa erromatarra. Horregatik, bada, ia lurretik bertatik ateratzen da pieza. Artistak figurazio-printzipioak eta tradizio artistiko mendebaldarra hartzen ditu abiapuntu, baina emaitza Brancusi, Arp edo Moore artista garaikideek proposatzen dituzten forma huts eta borobiletara hurbiltzen da. Obra hau 1990. urtean erosi zuen Iruñeko Udalak Arte Espazioak izenburuko erakusketan, Karlos III.a Prestua errege koroatu zeneko VI. mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan.

José Javier Azanza

Beneficencia (Mari Blanca) de Julián San MartínPolifemo de José Ramón Anda
IBILBIDEA

Taconera eta Baluarteko aldea

4

Europa

José Antonio Eslava, 1990

Burdinazko xafla, suaz leundutako azalerarekin. Hormigoiko oinarria.

Irudia: 210 x 210 x 100 cm. Idulkia: 15 cm.

Alegoría.

Noiz eta non paratua: 1990ean, Antoniutti parkean, Taconerako portalearen ondoan.