Beneficencia (Mari Blanca). Imagen 1.
Beneficencia (Mari Blanca). Imagen 2.Beneficencia (Mari Blanca). Imagen 3.

Harri landuan egindako irudi honek toga dotore batez jantzitako emakume gazte bat irudikatzen du, eguzkia agertzen duen armarri bati eusten diola, eta beste eskuarekin eskuen artean uso bat duen haur baten burua ukitzen duelarik. Gaztearen oinetan, kornukopia bat dago eta haren zuloetatik fruituak ateratzen dira. Izan ere, oparotasunaren irudikapen alegorikoa da eta bere ikonografia XVIII. mende bukaerako gustu akademizistetara egokitzen da. Haurra usoarekin agertzeak, bestalde, irudia Ongintzarekin identifikatzera eraman du, hori baitzuen, bere-berea XVIII. mendeko mentalitate ilustratuak. Obra kalitate artistiko handikoa da, hala marrazketan nola zizelkatzeko erabilitako teknikan. Estiloaz bezainbatean, moda frantziarrari lotu zaio obra hau. Izan ere, moda horrek indarra hartu zuen Madrilgo Akademian, mendearen lehen erdian La Granjan jardun zuten eskultoreen eskutik: besteak beste, Carlier, Fremin, Thierry, Bousseau eta Pitué. Lanaren egilea, Julián San Martín eskultore burgostarra, Akademiako teniente-zuzendaria zen, eskultura arloan, eta garai hartan Iruñeko katedralean ari zen lanean. Hura da, baita ere, Kontseilu plazako iturriari buru ematen dion Neptuno haurraren egilea.

Testu osoa

Monumento a Hilarión Eslava de León Barrenechea.Europa de José Antonio Eslava
IBILBIDEA

Taconera eta Baluarteko aldea

3

Ongintza (Mari Blanca)

Julián San Martín, 1788

Diseinua: Luis Paret y Alcázar. Harri landua.

Irudia: 236 x 156 x 90 cm.

Historikoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1927an, Taconerako lorategietan.