Monumento a Hilarión Eslava. Imagen 1.
Monumento a Hilarión Eslava. Imagen 2.Monumento a Hilarión Eslava. Imagen 3.

Monumentua marmol griseko eskalinata batek eta haren gainean obelisko forman altxatzen diren hainbat gorputzek osatzen dute. Goputz horietako lehenean hainbat eskultura-elementu daude: Aurreko aldean, Iruña irudikatzen duen marmol txuriko emagin bat dago, Iruñeko armarri heraldikoaren gainean bermatuta. Aldeetan, baxuerliebe bana; batak Erritmoa sinbolizatzen du, dantzan hastear dauden bi emakume dantzariren bidez, eta besteak, Omenaldia, adeitsu, Artearen oinetan, biolina jotzen ari den irudi baten aurrean etzanda dagoen emakume baten bidez irudikatuta. Atzeko aldean, bi irudi daude, biolinari eta arkuari eutsiz musika-alegoria bat konposatzen ari direla, Pablo Sarasateri, zein hasiera batean eskaini baitzioten monumentua, ospea eta betierekotasuna eman zizkion instrumentuari erreferentzia eginez. 1964ko martxoan, León Barrenecheak egindako Sarasateren gorputz-enborraren ordez Juan Quevedok egindako Hilarión Eslava konpositore burlatarrarena jarri zuten. Bisaia errealismo handiz egina dago, bekainak jasota eta kopeta zimurtuta dituela. Biolin-jotzailearen gorputz-enborra Agoitz kaleko Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioaren fatxadara aldatu zuten.

José Javier Azanza

Monumento a Julián Gayarre de Fructuoso OrdunaBeneficencia (Mari Blanca) de Julián San Martín
IBILBIDEA

Taconera eta Baluarteko aldea

2

Hilarión Eslavaren monumentua

Juan Quevedo eta León Barrenechea, 1918

Birmoldaketa: 1964. Arkitektoa: Carlos Guerra. Pitillaseko harria eta Escobedo eta Italiako marmola.

425 cm.

Omenezkoa (Musikariak).

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1918ko irailaren 22an, Taconerako lorategietan.