Monumento a Julián Gayarre
Monumento a Julián Gayarre. Vista general.Monumento a Julián Gayarre. Detalle del friso.Monunento a Julián Gayarre. Detalle del friso 2.

Beheko linterna bat dauka, eta horren beheko aldean, iturri-katilu bat, erliebean zizelkatutako hamalau irudiek apaindua. Irudi horiek hala tenore erronkariarraren ibilbidearen loriatzea nola haren heriotzak ekarri zuen atsekabea sinbolizatzen dituzte. Irudiez gain, Nafarroako armarriak paratu dituzte linternaren aurrealdean, eta Erronkarikoa atzeko aldean. Julián Gayarreren estatuak ematen dio buru multzoari. Ordunak Georges Bizet konpositore frantziarraren Les pecheurs de perles opera kantatzen ari zela irudikatu zuen Gayarre, Madrilgo Teatro Realen, 1889ko abenduaren 8ko gauan. 1947. urtean, Fructuoso Orduna eskultore erronkariarrak Foru Diputazioaren enkargua jaso zuen, Iruñeko Orfeoian haren ibilbidea hasia zuen Julián Gayarre tenore ospetsuari (Erronkari, 1844 - Madril, 1890) eskainitako eskultura bat egiteko. Inaugurazioa 1950eko uztailean egin zen, ondoko ekitaldiekin: opera-ziklo bat, Gayarre antzokian, eta inaugurazio-ekitaldia, nora José María Arellano Nafarroako Foru Diputazioko lehendakariordea, Miguel Gortari Iruñeko alkatea eta Erronkariko zein Aezkoako ibarretako alkateak bertaratu baitziren. Ekitaldian, Otsagabiko eta Lizarrako dantzariek dantzatu zuten, gaitarien musikaz lagunduta. Eta gero, Iruñeko Orfeoiak eta Santa Cecilia orkestrak jota bat jo zuten, Luis Morondo maisuaren zuzendaritzapean.

José Javier Azanza

Btn anterior desactivadoMonumento a Hilarión Eslava de Juan Quevedo y León Barrenechea
IBILBIDEA

Taconera eta Baluarteko aldea

1

Julián Gayarreren monumentua

Fructuoso Orduna, 1950

Arkitektoa: Víctor Eusa. Marmol txuria eta harria.

Multzoa: 1.200 cm. Linterna: 1000 cm-ko diametroa. Irudia: 250 cm.

Omenezkoa (Musikariak).

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1950eko uztailaren 5ean, Taconerako lorategien erdiko paseoan.