1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Donibane auzoa
  4. Gizonezkoaren gorputz-enborra
Torso humano. Imagen 1.
Torso humano. Imagen 2.Torso humano. Imagen 3.

Eskultura-pieza hau material polikromoekin diseinatutako iturri baten erdian dago. Multzoaren diseinua Edurne Iriarte arkitektoak egin zuen. Iturri erdian, goragune zirkular bikoitz baten gainean, gizonezko baten gorputz-enborra altxatzen da, zeinen gainean anatomia-azterlan zaindua eta egokia egin baita. Hori da, hain zuzen, multzoan gailentzen dena. Giza-irudiari halako dinamismo-ukitua eman zaio eta ez du ez bururik ez gorputz-adarrik. Eskultura lan honek klasizismo petoan ditu sustraiak, figuratiboa baita bete-betean, baina hala egiteko era nola instalazioa modernoak dira, oso. Erritmoa, mugimendua eta indar espresiboa darizkio, azken finean. Obra hau, Iruñean eta Iruñerrian jarri ziren beste hainbat iturri eskultorikorekin batera, Iruñerriko Mankomunitateak eta Iruñeko Udalak sustatu zuten.

José María Muruzábal

Sin título de José Ramón AndaBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Donibane auzoa

7

Gizonezkoaren gorputz-enborra

Javier Alcalde, 1987

Brontzea

Irudia: 146 x 74 x 50 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1989an, La Vaguadako parkean, Ermitagaña institutuaren eta Zaharretxearen artean.