Sin título de José Ramón Anda. Imagen 1.
Sin título de José Ramón Anda. Imagen 2.

Metalezko bi piezak osatua da, Biak ala biak Iruñeko Justizia Auzitegiaren ate nagusiaren goiko aldean paratuta. Eskultura altzairuzko bi xaflak osatzen dute, leunak eta lauak, eta haien gainean bi pieza geometriko sartzen dira, bata bertikalki eta bestea horizontalean. Xafla bakoitza eraikinean sartzeko atea irekitzen duten orri banatan jarrita dago. Irudiak grisaxkak dira eta kontrastea egiten dute korten altzairuzko xaflak dituen tonu gorrixkekin. Erliebe eskultoriko hauek erraz lotu daitezke Eskulturaren Euskal Eskolako sormen lanekin. Izan ere, egileak haietatik jaso du eragina. Andaren lanek, bada, Jorge Oteizaren edo Néstor Basterretxearen lanak dakarzkigute gogora.

José María Muruzábal

Sin título de Faustino AizkorbeTorso masculino de Javier Alcalde
IBILBIDEA

Donibane auzoa

6

Izenbururik gabe

José Ramón Anda, 2002

Korten altzairua

300 x 220 cm inguru.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 2002an, Auzitegian, sarrera nagusiko atearen goiko aldean.