Obra Sin titulo de Faustino Aizkorbe
Escultura Sin título de Faustino Aizkorba. Imagen 2.

Eskultura hau oinarritik abiatuta irekitzen doa, zirkularki, gorantza. Gai hau behin eta berriz errepikatu du egile nafarrak: forma geometriko itxiak ireki egiten dira, hautsi eta apurtu, espazio berrien bila. Eskulturaren bolumenek pisutasun-sentsazioa igortzen dute, nolabait, baina hori arinduz doa lortzen den goranzko norantzaren bidez. Justizia Auzitegia Iruñeko Donibane auzora eraman zutenetik, Ángel Farinós Said eta Manuel Sagastume Ruiz arkitektoek diseinatutako eraikin batean paratu zuten eskultura hau. Eraikuntza-proiektuan, eraikina eta Justizia Jauregia bera apaindura motaren batez hornitzea erabaki zen. Apaindura-elementu horiek, azkenik, Faustino Aizkorberen eskultura hau eta jarraian iruzkinduko diren José Ramón Andaren erliebeak dira.

José María Muruzábal

Acompañamiento de Faustino AizkorbeSin título de José Ramón Anda
IBILBIDEA

Donibane auzoa

5

Izenbururik gabe

Faustino Aizkorbe, 1996

Korten altzairua

340 x 250 x 250 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1996an, Auzitegian, San Roke eta Iratxeko monasterioaren kaleen bidegurutzean.