1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Donibane auzoa
  4. Familiaren monumentua
Monumento a la Familia. Imagen general.
Monumento a la familia. Detalle del perfil.Monumento a la familia. Detalle de alzada.

Eskultura-multzoa, modu abstraktuan irudikaturik, senar-emazteek eta bere hiru seme-alabek osatzen dute, zeinak maitekiro lotzen baitzaizkio elkarri, gurasoen inguruan. Henriette Boutens eskultore holandarra Iruñean bizi da, 1970. urteaz geroztik. Bere forma-hizkuntzaren mugak errealismotik abstrakziora doaz, eta Degas, Moore, Matisse, Giacometti, Michelangelo edo Rodinek eragina dute haren lanetan. Interesa agertu du, baita ere, beste arte-hizkuntzengatik, hala nola grabatu, bideogintza edo marrazketarengatik. Emaitza obra harmonikoa eta poetikoa da, non figurazioa behin eta berriz erabiltzen baitu, batez ere emakumeak irudikatzeko, material sendoetan, eta forma limurtzaile eta kurboez baliatuta. Famili erakundeari eskainitako brontzezko eskultura honetan, Boutensek jite espresionistako irudi ezberdinak erabiltzen ditu, eta haiekin forma- zein adierazpen-konposizio orekatua iritsi nahi du, gizonaren irudiaren bolumen handi eta trinkoa, batetik, eta espazioa irekia, bestetik, non emakumea gailendu egiten baita haurren irudien babesleku. 2002ko maiatzaren 29tik 31ra bitarte ospatu zen Familiaren Kongresu orokorrarekin batera paratu zuten estatua Iruñean. Inauguraziora, maiatzaren 31n, Yolanda Barcina Iruñeko alkatea, Calixto Ayesa Gizarte Ongizate kontseilaria eta Jesús Laguna Hezkuntza eta Kulturakoa bertaratu ziren. Fernando Sebastián Iruñeko artzapezpikuak bedeindikatu zuen monumentua.

José Javier Azanza

Monumento a Pompeyo de José Antonio EslavaAbraxa de Alberto Berástegui
IBILBIDEA

Donibane auzoa

2

Familiaren monumentua

Henriette Boutens, 2002

Brontze patinaduna eta harria.

Eskultura: 260 x 50 x 61 cm. Idulkia: 76 x 100 x 95 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2002ko maiatzaren 31n, Pio XII.aren etorbideak Gaztekugibelekin bat egiten duen txokoan.


Egilearen beste obra batzuk

Enpatia II


Biografia - oharra