1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Donibane auzoa
  4. Ponpeioren monumentua
Monumento a Pompeyo. Imagen del busto en la columna.
Monumento a Pompeyo. Imagen general de la escultura.Monumento a Pompeyo. Detalle del grabado en la columna.

Eskultura-multzo hau altu zortzi metro duen zementu txuriko monolito batek osatua da. Hego aldean, Iruña hiria aipatzen duen grabatu sinboliko bat dago. Ipar aldean burdina mailukatuan jorratutako gorputz-enborrak Ponpeio jenerala irudikatzen du. Erabilitako arte-hizkuntza figuratiboa da, eta badu zerikusia eskultura organizistarekin. José Antonio Eslava artista polifazetikoa da, era askotako diziplina artistikoetan arrakastaz jarduteko gai, hala nola pinturan, grabatuan, eskulturan, bitxien diseinuan edo beirategietan. Bere unibertso sortzailearen barruan, 1980ko hamarkadatik aitzina eskultura publikoarekiko interesa areagotu zitzaion. Obra publiko horietan, maisu-lanak egin ditu artistak hainbat materialetan, hala nola marmol, harri edo zementuan, eta horretarako adierazpide ezberdin batzuk erabili ditu. Eslavaren prestakuntza klasizista da eta, hortaz, printzipio figuratiboak ditu ardatz. Artistak, nolanahi ere, bere interpretazioa egiten du, eta horrek, nolabait, bere lanak errealismo hutsetik aldentzen ditu. Iruñearen fundatzailea izan zen Ponpeio Gracori eskainitako monumentu honek Brancusi, Arp edo Mooreren organizismo eskultorikoaren eragina jaso zuen. Obra honetan, artistak ihes egin nahi du irudi klasikoa irudikatzetik, eta, aukeran, tradizioa eta modernitatea elkartu nahiago izan ditu. Teresa Moreno zinegotziaren ekimenez, Ponpeiori monumento bat eskaintzeko ideia 1992ko abuztuaren 5ean onetsi zuen Alfredo Jaime Iruñeko alkateak, behin José Antonio Eslavak egindako bozetua ezagutu eta gero.

José Javier Azanza

Btn anterior desactivadoMonumento a la familia de Henriette Boutens
IBILBIDEA

Donibane auzoa

1

Ponpeioren monumentua

José Antonio Eslava, 1992

Burdina mailukatuzko xafla beltzak, porlan txuria.

Gorputz-enborra: 180 cm. Monolitoa: 800 x 250 cm.

Oroitzapenezkoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1992ko abenduaren 31n, Joan XXIII.aren plazako biribilgunean.