Kirolari Zaharra. Imagen 1.
Kirolari Zaharra. Imagen 2.Kirolari Zaharra. Imagen 3.

Eskultura honek adin ertaineko gizonezko baten giza-irudi bat irudikatzen du, tamaina naturalean gutxi gorabehera. Biluzik dago, erabat; zangoak ireki samar ditu, eta eskuak, aldaketan paratuta. Denboraren joanak uzten duen aztarna islatzen du, biziaren higadura, giza-gorputzean. Eskulturak eredu erreala erakusten du, herritar batena, edertasun-estandarretatik aldenduta, zorrotz eta adierazpen-indar handiz egindakoa. José Ramón Andak berrikuntzaren bideak urratu ditu eskultura espainiar figuratiboan. Izan ere, berak sartu du bere obretan eskultura italiar garaikide muntadun parte baten eragina, zehazkiago hiru artista moderno garrantzitsuenen eragina: Arturo Martini, Giacomo Manzú eta, batik bat, Marino Marini. Azken horren eragina 1974. urtean beka bat jaso eta gero Italian iragan zuen denborari dagokio, eta ezin garbiago islatzen da Kirolari Zaharraren modelatuan. Obra hau oso inportantea izan zen José Ramón Andaren produkzioaren lehen fasean, figurazioaren baitan. Gero, 70eko hamarkadaren bukaeran eta 80koaren hasieran, artistak beste bide batzuk jorratuko ditu, abstrakziorantz, eta figurazioa ia erabat bazter utziko du. Eskultura hau Iruñeko Udalak erosi zuen, arte garaikidearen udal-bildumaren funtsak gehitze aldera. Egun, Ziudadelako Armen aretoan dago ikusgai. Antzeko obra bat artistak Bakaikun duen etxeko lorategian dago, eta beste bat, Capa Fundazioaren bilduman, Alacanteko Santa Barbara gazteluan.

José María Muruzabal

Estela de Marte de Amadeo GabinoBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

18

Kirolari Zaharra

José Ramón Anda, 1974.

Brontzea.

Irudia: 170 x 80 x 40 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1996an, Ziudadelako Armen aretoan.