Estela de Marte. Imagen 1.
Estela de Marte. Imagen 2.

Gabinoren Ziudadelako eskulturak totem-robot bat edo gaur egungo estela bat dirudi. Eskulturak barne-egitura dauka, altzairu herdoilgaitzeko xafla batez estalia, eta burdina herdoilduzko errematxeak ditu kanpo aldean. Amadeo Gabinok berezkoa duen teknika orijinal bat erabili du: collage bat, xafla metalikoek osatutakoa. Izan ere, teknika horretaz baliatu zen egilea 60ko eta 70eko urteetan egindako eskulturetan. Altzairuzko xaflek, ispiluek nola, efektu optiko eta luminiko ezberdinak eragiten dizkiote ikusleari, hark eskultura inguratu ahalean. Marteko estelak, Gabinoren garai bereko beste obrek bezala -hala nola Branka espaziala (1966), Ilargi-armadura (1966), Bibrazio espaziala (1974), Saturnoko estela (1975), etab.- egilearen interesa erakusten du, aro zientifiko eta teknologiko berriarekin bat datorren eskultura abstraktua sortze aldera. 60ko urteak aitzinatu ahala, Amadeo Gabinok berezkoa duen estilo hau zehaztu zuen, construktibismoaren barruan, collagetzat definitutako bere-berea den teknika batez baliatuta: bata bestearen gainetik jarritako metal leunduzko xaflak, urreztatuak edo zilarreztatuak, geometrikoki antolatuta. Pieza hau Iruñeko Udalak erosi zuen, arte garaikidearen udal-bildumaren funtsak gehitze aldera. Geroago, eta eskultura-pieza batzuk jendaurrean paratzeko asmotan, Amadeo Gabinoren obra hau Ziudadelako Armen aretoan kokatu zuten.

José María Muruzabal

Serie sonoridad de Alberto José OrellaKirolari Zaharra de José Ramón Anda
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

17

Marteko estela

Amadeo Gabino, 1975.

Burdina, fundizio-elementuak, altzairua.

300 x 50 x 50 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1998an, Ziudadelako Armen aretoan, 1. solairuan.