Serie sonoridad. imagen 1.
Serie sonoridad. Imagen 2.

Eskultura honek material ezberdinak nahasten ditu, hala nola zur polikromatua, kristala eta burdina. Obra prisma itxurako egurrezko habe erraldoi baten bidez eraikitzen da. Zura polikromatua da, hainbat aldetan, gorri eta urdin kolorez. Erdiko aldea hutsik dago eta hor kristalezko bola bat jarri du egileak. Egurrezko goi-pieza altzairuzko hari edo soka batzuen bidez dago lotuta beheko parteari, eta horiek altuera ezberdinetan lotzen zaizkio egurrari. Metalezko soka horiek musika-tresna batzuen tipologia dakarkigute gogora. Alberto Orella barne-mundu aberatseko artista izan da beti, bere obretan gogoeta sakonak egiten dituena. Bere obsesio nagusietako bat sonoritatea izan da beti, arte-munduan eta, bereziki, eskulturan. Armen aretoko obra hau, hain zuzen, 90eko urteetan egindako Sonoritatea izeneko sail baten piezetako bat da. Hona saila osatzen duten elementuak: hodi soinodunen tankerako eskulturak, altzairuzko sokak tentsiopean dituzten piezak, espazioak soinuetarako, musikalitatea bilatzen duten kolorez pintatutako eskulturak, etab.

Testu osoa

Oteando el horizonte de Jesús Alberto EslavaEstela de Marte de Amadeo Gabino
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

16

Sonoritate saila

Alberto Orella, 1993.

Zur polikromatua, kristala eta burdina.

190 x 25 x 25 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1995ean, Ziudadelako Armen aretoan, beheko solairuan.