Oteando el horizonte. Imagen 1.
Oteando el horizonte. Imagen 2.

Giza-irudi baten irudikapen soila, norantza zehatz batera begiratzeko bueltatzen ari delarik. Ekintza horrek, hain zuen, mugimendu iheskor batez lagunduta, sortzen du interesa artistarengan. Horregatik, bada, unean uneko mugimendua islatzen duelako, multzoari ematen dio garrantzia egileak, halako moduz non ñabardurak bazter utzita trazo soiletan egin baitu bere obra. Hala ere, ongi islatzen du gorputzaren bihurdura.Materiari arima gehitzea izan zen Jesús Alberto Eslava Castillo eskultore autodidaktaren lehen asmoa, formak mendean hartzea, haietan zentzu gizatiarra bilatzeko. Planteamendu gehienetan, kasu honetan bezala, giza-irudia hartzen du jomuga, betiere eskematikoki ulertuta, sakonune eta tentsioekin, iparraldeko eskulturari dagokion pultsioaz.

Francisco Javier Zubiaur

Bruja de Néstor BasterretxeaSerie sonoridad de Alberto Orella
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

15

Zerumugari begira

Alberto Eslava, 1989.

Hormigoi enkofratua.

Irudia: 214,5 x 84 x 48 cm. Idulkia: 6 x 70,4 x 94 cm.

Begien bidezko behaketaren irudikapen eskematikoa.

Noiz eta non paratua: 1990ean, Ziudadelan, Armen aretoaren eta antzinako kaperaren artean.