Bruja. Imagen 1.
Bruja. Imagen 2.

Bertikaltasun handikoa da aztergai dugun Néstor Basterretxearen obra hau, gorantza doa, nabarmen. Forma soil eta eskematikoez egindakoa da eta antzinako zibilizazioetako totem bat edo bisaia enigmatiko bat dakarkigu gogora. Irudiaren goiko aldeak bisaia bat irudikatzen bide du, estetika abstraktuan egindakoa, noski. Gorantza egiten du, dotore eta handi, hormigoizko idulki baten gainean. Ikertzaile peto-petoa dugu Basterretxea. Izan ere, plastikaz bezainbateko esperimentazioak eta ikerkuntzak akuilatuta, beti bilatu izan du abangoardiazko hizkuntza artistikoa. Artista honek inork baino hobeki jorratu ditu bere herriko mitoak eta elezaharrak, aurrehistoriako sustraietan beraietan jorratu ere. Berak egindako Estela famatuak ditugu horren adibidetzat, zeinak egiteko, bertako antzinako hil-estela diskoideak hartu zituen inspirazio-iturri. Gai izan da Euskal Herriko kulturaren hastapenetan sortutako ikurrak hartu eta bere elezaharrak zein mitoak interpretatzeko, betiere egun-egunekoa den arte mota batetik abiatuta. Ziudadelako obra parametro horiei jarraituta egin bide da, eta elezaharren arabera antzinean mendietan bizi izan ziren sorgin zaharrak gogoan ditu. 70eko urteetatik aitzina, espresionismo abstraktura jo zuen Basterretxearen eskultura-jardunak, eta bere eskulturek euskal kulturaren ondare diren sinismen herrikoiak zein mitologia izaten dituzte gogoan, Euskal Kosmogonia obran agerikoa den bezala.

Testu osoa

Atleta griego de Pablo JuarrosOteando el horizonte de Jesús Alberto Eslava
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

14

Sorgina

Néstor Basterretxea, 1986.

Korten altzairua, hormigoizko idulki baten gainean.

Irudia: 210 cm. Idulkia: 335 x 95 x 68 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1986an, Ziudadelan, Armen aretoaren eta antzinako Kaperaren ondoko biribilgunearen ondoan.