Atleta Griego.

Uharteko Pablo Juarros artistak korten altzairuaz egindako lan abstraktua dugu eskultura hau. Irteera egin baino lehen atletak erakusten dituen indarra eta tentsioa irudikatzen ditu. Obra lurrean paratutako burdinazko xafla bakun batean bermatzen da. Eskulturaren formak estilizatuak eta eskematikoak dira oso, eta ihes egiten dute erreferentzia anatomiko hutsetatik. Formaz bezainbatean, soil askoa da erabilitako konposizioa. Pablo Juarrosek Patxi Buldainen lantegian hasi zuen bere prestakuntza, eta gero, Donostiako Artelekura joan zen. Artista artegatsua da, beti zerbaiten bila dabilena. Arte-ekoizpena beste lan mota batzuekin partekatu behar izan du. Bere lanetan forma ez zurrunak bilatzen ditu, kurbari lehentasuna ematen diotenak, betiere haietan barna zirkulatzera eta espazioetan sartzera gonbidatzen dituzten forma izurtuak bilatuz. Mugimendua, eskulturaren baitako dinamismoa, horra artistaren obsesio nagusia.

Testu osoa

Modulaciones de Enric MirallesBruja de Néstor Basterretxea
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

13

Atleta greziarra

Pablo Juarros, 1991.

Burdina eta korten altzairua.

105 x 185 x 60 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1991n, Ziudadelan, Bolborategiaren ondoan.