Modulaciones. Escultura 1.
Modulaciones. Escultura 2

Konposizio berdintsuko bi pieza horizontalek osatzen dute eskultura hau. Biak ala biak zuzenean lurrean paratuta daude, ia-ia belardian etzanda. Zementuzko xafla handiek osatzen dute egitura. Forma izurtuak eta kapritxosoak dituzte, gainazal osoan zehar modu ezberdinetan kurbatu egiten direnak. Agerikoa da, inondik ere, gustu artistikoaz eta eskultura-senaz egindako obrak direla. Enric Miralles arkitekto eta diseinatzaile katalan ospesuak egin du obra hauen diseinua. Hona bere lanik ezagunenak: Santa Caterina merkatuaren birmoldaketa, Huescako Kirol Jauregia eta Eskoziako Legebiltzarra.

José María Muruzabal

Raíces en el cielo de Ricardo UgarteAtleta griego de Pablo Juarros
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

12

Modulazioak

Enric Miralles, 1995.

Hormigoi armatua.

410 x 205 x 85 cm.

Apaindurazko jarlekua.

Noiz eta non paratua: 1995ean, Ziudadelan, Kaperaren eta Mistoen Eraikinaren artean.