Raíces del Cielo. Imagen 1.
Raíces del cielo. Imagen 2.

Ricardo Ugarte euskal artista bikainaren altzairuzko eskultura honek oin bertikal bat dauka, eta hortik jarrera ezberdinetan lotutako kubo multzo bat ateratzen da, betiere abstrakzio geometrikoaz baliaturik. Obra lurrean den xafla bakun batean bermatzen da. Bertikalitate-zentzu nabaria dauka, lurretik bertatik atera eta gorantza altxatzen den obra batena. Oin bertikala metalezko forma irregular multzo batek zein harekin jolasean ari diren forma kapritxodunen espazioek osatzen dute. Oin horren goiko aldetik osatu gabeko hainbat kubo-lerro ateratzen dira, zuhaitz bateko adar batzuk nola. Sinbolismoz beterik egon ohi den Ricardo Ugarteren eskultura-lanak gorputz-geometriko gisara ikusten du irudikatutako objektua. Artista eskulturak berak sortutako espazioekin jolasten da, halakoak ezen aldi berean kanporantz zabaltzen baitira. Atari zabaleko obretan Ugartek oso kontuan hartzen ditu materia- zein forma-egituretatik kanpoko faktoreak, hala nola inguruko argia, atmosfera eta koloretasuna. Izan ere, modu batera edo bestera eragiten dute alderdi horiek estetika-jokamoldean.

Testu osoa

Sin título de Imanol AguirreModulaciones de Enric Miralles
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

11

Zeru-sustraiak

Ricardo Ugarte de Zubiarrain, 1975.

Altzairua.

332 x 95 x 68 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1979an, Ziudadelan, erdiko biribilgunean.