Sin título. Imagen 1.
Sin título. Imagen 2.

Imanol Aguirreren eskultura-lan honek beheko gorputz bat dauka, arbastatu gabeko marmolez egindakoa, eskultura bera baino handiagoa, eta horren gainean forma geometriko bat dago. Irudi abstraktu hau bakuna eta egitura irregularrekoa da. Imanol Aguirre eta bere lana Aiako lantegiari lotuta daude. Lantegia Aiako udalerrian dago, Gipuzkoan, eta 1977. urtean sortu zuten. Bere helburua euskal kultura, arteen esparruan, berreskuratu eta ezagutzera ematea izan da. Lantegiaren antolatzaileak Reinaldo López eta Xabier Laka izan ziren, eta haien asmoa harriekin artelanak egin eta prestakuntzarako gune bat sortzea izan zen. Hasierako taldeari hainbat eskultore gehitu zitzaizkion: Imanol Aguirre (1979an), Joxe Ezenarro eta beste batzuk. Egun hainbat artistak osatzen dute lantegi hau: Miguel Etxeberria, Amaia Zinkunegi, Jesús Sarasua, Ander Hormazuri eta beste hainbat.

(Testu osoa)

Estrella de Jesús Alberto EslavaRaíces del cielo de Ricardo Ugarte de Zubiarráin
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadel

10

Izenbururik gabe

Imanol Aguirre, 1983.

Marmol arrosa.

Irudia: 144 x 57 x 60 cm.

Abstrakzioa.

Noiz eta non paratua: 1983an, Ziudadelan, Labearen aurrean.