Estrella. Imagen 1
Estrella. Imagen 2.

Zortzi oinetako tentakulu-forma dauka. Horietako hiru euskarritzat balio dion idulkian bermatuta ditu. Tentakuluek nahita duten displasia edo desproportzioak halako izaera organikoa eta nolabaiteko biguntasun leuna ematen diote obrari, eta horrela sentsualitate atsegina iristen du, betiere noblea den brontze-materiala sentsazio hori lortzen lagungarri izaki. Interpretazio irekiago batek mugimendu moteleko espazio-asteroide batekin identifikatzen ahal zuen obra hau. Jesús Alberto Eslava Castilloren helburua ideiak islatzea da, zizelkatutakoaren eta ikusleen arteko hartu-emana ezartzea, edo, besterik gabe, bizia argitzea, edertasunaren bidez. Oinarrizko formak lortu nahi ditu, forma biluziak -izarra, kasu honetan- bolumenezko sartu-irtenak, indar-lerroak ikus daitezen, esperimentazio hutsa, azken buruan. Obraren aszetismo adierazkorra hizkuntza abstraktu-geometriko batean gorpuzten da, hainbat materialetan: korten altzairua, brontzea, burdina eta egurra.

Francisco Javier Zubiaur

Retrato de un gudari llamado Odiseo de Jorge Oteiza.Sin título de Imanol Aguirre
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

9

Izarra

Jesús Alberto Eslava, 1981

Brontzezko galdaketa.

Irudia: 85 x 120 x 22 cm. Idulkia: 85 x 57 x 57 cm.

Abstrakzioa.

Noiz eta non paratua: 1982an, Ziudadelan, Labearen ondoan.