1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Gaztelugibel eta Ziudadela
  4. Odiseo deritzon gudari baten erretratua
Odiseo. Imagen 1.
Odiseo. Imagen 2.Odiseo. Imagen 3
Odiseo. Imagen 4.

Eskultura hau Jorge Oteizak egindako kutxa hustu famatu horietako bat da. Donostiako San Telmo museoan dagoen antzeko pieza baten bigarren fasea eta osagarria da. Tamainaz, eskultoreak ordura arte egindako lanak baino askoz ere handiagoa da. Obrak 1.500 kg inguru pisatzen du eta omenaldia egiten dio Odiseo euskal gudariari. Odiseo berez grekoa da, baina, euskal ehiztari protohistorikoaren espirituarekin bat eginez, euskal gudari batekin identifikatzen du Oteizak. Obra eskultoriko abstraktua da, eta karga sinboliko handia dauka, egilearentzat. Beltz koloreko altzairu-xaflek osatzen dute, angelu zuzenetan antolatuta, barnean espazio hutsak utzirik. Xafla batzuk itxita daude eta opakuak dira. Beste batzuk, baina, irekiak dira, baoekin, eta hortik obraren barnealdea ikusten ahal da. Piezak Oteizak bizitza osoan zehar izan zuen kexka islatzen du: espazioaren desokupazioa, hutsaren esanahia. Oteizak honela zehazten zituen kutxa hustu hauek: egundoko espazio itxiak, prisma zuzenak, bao geometriko zuzenak, intenporalak, labirinto-tranpak. 1957. urte inguruan hasi zen egilea tankera horretako plastika-ildotik ikertzen. Izan ere, Sao Paulon aurkeztu zituen burdinazko xafletan egindako Eraikuntza Hustuen serie bat. Obren izenburuek ideia bat ematen ahal digute Oteizaren planteamendu teorikoari buruz: espazioaren desokupazio aktiboa, eraikuntza hustua, elkarren segidako hustuketak, etab.

Testu Osoa

Huecos de Vicente LarreaEstrella de Jesús Alberto Eslava
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

8

Odiseo deritzon gudari baten erretratua

Jorge Oteiza, 1990.

Altzairu beltzeko xaflak.

250 x 192 x 235 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1992an, Ziudadelan.