Huecos. Imagen 1.
Huecos. Imagen 2.

Vicente Larrearen eskultura-lana abstraktua da eta artistaren bere-berezkoa. Burdinez egina dago, eta elkarrekin nahasten diren forma makurrak eta oso zimurtsuak agertzen ditu. Elementu organikoak, elementu barrokoak, eskultura independienteak diruditenak, erabilita eraikitzen da, zeinak egitura geometrikoak preso hartuta baitaude. Eskultura burdinaz egindakoa da, horizontalean garatua, eta gainjartzen diren elementu etenek osatzen bide dute. Euskal eskultore ezagun honen berezko lana dugu honako hau, bere estetikarekin bat datorrena. 60ko urteez geroztik, bere obrak abstrakzio geometrikora eta organizistara jo izan du. Larreak gehien bat metalekin jardun izan du, brontze eta burdinarekin, betiere jolasean, espazioekin, formekin eta zimurdurekin. 1977. urtean, Vicente Larreak Ziudadelako areto batean egin zuen erakusketarekin batera, kanpoko lorategian bere bi eskultura handi paratu zituzten. Horietako bat hamar urtez egon zen han, eta gero, kendu egin zuten, ez baitzen erosteko hitzarmenik lortu Udalarekin. Besteak Baoak du izenburu, eta bertan dirau. Horixe jo izan dute Iruñean instalatu zen lehen eskultura abstraktutzat.

José María Muruzabal

Articulación flotante de Faustino AizkorbeRetrato de un gudari llamado Odiseo
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

7

Baoak

Vicente Larrea, 1972.

Burdina perlitikoa.

250 x 330 x 250 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1972an, Ziudadelan, Labearen ondoan.