Articulación flotante. Imagen 1.
Articulación flotante. Imagen 2.

Konstruktibismo errusiarraren ezaugarri guztiak biltzen dira Aizkorberen pieza honetan. Izan ere, espazio-dimentsio hegalduna, injenieritza-itxura, egitura irekia eta lebitaziokoa oinarri izan dira estetikaren gaineko tirabira etengaberako, non XX. mendeko abangoardista guztiek, Jorge Oteizak barne, parte hartu baitute. Formen artikulazioak airea urratu eta barneraino sartzen da. Lerroen soiltasuna, horra artelan honen edertasunaren sekretua, betiere diseinuaren dotoreziak eta korten altzairuaren patinaren kalitateak areagotuta. Aizkorbek, ipar-periferiatik, interesa agertu du hala planteamendu minimalistekin nola maisu italiar eta euskal maisu handiekin. Carrarako harrobietan izandako lan-esperientziak -bertan ezagutu baitzituen estatuagintza klasikoa eta marmola- bere eskulturetan hain berezkoak diren formen garbitasuna eta boluptuotasuna eragin zituen. Aizkorberen obra eskultorikoak Oteizaren planteamendu metafisikoa dauka abiapuntu, eta gero, Txillidaren kontzeptu metaforikoak bultzatuta, keinuzale eta barrokoago bilakatu zen 80ko urteetan -orduan egin zituen artikulazio flotatzaileak-. 90ko urteetan berriz ere heldu zion geometriaren diziplina zurrunagoari, eta bere esperimentazioaren ardatz diren unitate-motak (zutabea, estela, kuboa...) espazioan eskonposatu, artikulatu edo zabaldu egiten dira. Hamarkada honetan, trinkoago bilakatu dira bere lanak, azalera biribilduak erakusten baitituzte, eta silueta lerromakurrekoak baitira. 1991n Tokioko Expon egon zenetik, Asiako ekialdeak bere obran duen eragin nabarmenak, baina, bere horretan dirau.

Francisco Javier Zubiaur

Diálogo a seis de Alberto OrellaHuecos de Vicente Larrea
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

6

Artikulazio flotatzailea

Faustino Aizkorbe, 1988.

Laminatu, tolestu eta soldatutako korten altzairuzko eskultura, zementuzko oinarri baten gainean.

Irudia: 230 x 200 x 310 cm. Idulkia: 156 x 194 x 155,5 cm.

Abstrakzioa.

Noiz eta non paratua: 1989an, Gaztelugibelen.