Diálogo a seis. Imagen 1.
Diálogo a seis. Imagen 2.

Burdina galdatuzkoan egindako eskultura honek Nafarroako sei merindadeen topaketa irudikatu nahi du, sinbolikoki irudikatu ere. Obra idulki baten gainean dago, eta horrek artelana gailendu egiten du. Idulkitik bertatik sei pieza independiente sortzen dira, bertikalean. Abiapuntuan errektangularrak dira eta altuera ezberdinetara iristen dira. Pieza horietako guztiak, bat izan ezik, kurbatuak dira amaieran. Bat egiten dute horiek guztiek eskulturaren goiko aldean, semizirkulu bat osatuz. Parteen osotasuna irudikatzen duela interpretatzen dugu, eta Nafarroaren sinboloa dela. Alberto Orella eskultoreak era askotako estilo-erregistroak ditu, figuraziorik tradizionaletik hasi eta abangoardiazko abstrakzioraino. Obra honetan abstrakzio kontzeptual eta kontruktibistari heldu dio. Antzeman egiten da, obran, materiaren eta espazioen arteko kontraste nabarmena zein lerro kurboen eta zuzenen arteko jolasa eta alternantzia. Artelan hau 1990. urtean egin zen Arte Espazioak taldekako erakusketan erosi zen, Udalak Karlos III.a Prestua errege koroatu zeneko VI. mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan.

José María Muruzabal

El primer beso de Jesús Alberto OrellaArticulación flotante de Faustino Aizkorbe
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

5

Seiko elkarrizketa

Alberto Orella, 1990.

Burdina galdatuzkoa, Tafallako harrizko idulki baten gainean.

148 x 95 x 43 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1990ean, Gaztelugibelen, Pio XII.aren etorbidearen ondoan.