Imágen de El primer beso

Eraikuntza honek bi giza-irudi ditu, eskematikoki azalduta. Bata besta baino handiagoa da, baina berdintasunean ari dira, maitasunezko komunikazio-ekintza batean, elkarren osagarri baitira. Materiari arima gehitzea izan zen Jesús Alberto Eslava eskultore autodidaktaren lehen asmoa, formak mendean hartzea, haietan zentzu gizatiarra bilatzeko. Ideiak islatzea dauka xede, zizelkatutakoaren eta ikusleen artean hartu-emana ezartzea. Forma biluziak eta oinarrizkoak iritsi nahi ditu, halako muin erosora hurbiltzeko edo hori osatzeko ezen gogoetek, asaldurak eta ondorioak ateratzeko gaitasunak tokia izanen baitute, kontenplazio laketgarrian. Aszetismo adierazkorra hizkuntza abstraktu-geometriko batean gorpuzten da, non lerroa eta planoa nahasi agertzen baitira korten altzairuaren edo burdin koloreztatuaren gisako materien gainean. Eta materia horiek bere energia monumentuaren formetara zabaltzeko gaitasuna dute. Planteamenduetako batzuek, baina, giza irudiari heltzen diote, kasu honetan eskematikoki ulertuta, halako hartu-eman pertsonalago baten barruan.

Francisco Javier Zubiaur

La mujer ciprés de Alfredo SadaDiálogo a seis de Alberto Orella
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

4

Lehen musua

Jesús Alberto Eslava, 1989.

Korten altzairuzko xafla, porlan gorrixkako idulki gainean.

201 x 139 x 79,5 cm.

Abstrakzioa.

Noiz eta non paratua: 1990ean, Gaztelugibelen.