Obra Sin Título. Imagen 1.
Obra Sin título. Imagen 2.

Eskultura-lan hau euskarritzat balio dion idulki baten gainean kokatzen da. Idulkiaren gainean altzairuzko oinarri txikia dago, eta hortik forma leuneko oin bertikal bat altxatzen da, non ezartzen baita obraren goiko aldea. Oinarritik altxatzen diren zirkuluetan eraikitako irudi geometriko honek gure lurraldean hain berezko diren eta eskultore frankok irudikatu duten antzinako estela bat dakar gogora. Horra, besteak beste, Aita José Miguel de Barandiaran, antropologoa, etnografoa eta ikerlan askoren egilea, Néstor Basterretxea, Estelak eta Euskal Kosmogonia serieen egilea non interpretazio bat egin baitzuen, antzinako euskal jainko mitologikoen gainean, eta Jorge Oteiza, Lesakako Agiña mendian kokatutako Aita Donostiaren estelaren egilea. Agerian dago, hortaz, Faustino Aizkorbek Eskulturaren Euskal Eskolarekin izan zuen harremana. Erruki Etxeko obra honetako exekuzioari dizdira dario, haren proportzioak gogobetegarriak dira eta plastika zentzu handia dauka. Aizkorberen produkzioan, betiere abstrakzioaren baitan, espazioen bila ari diren forma geometrikoak gailentzen dira, forma dinamikoak, hegaldunak eta mugimenduzkoak. Eskultura dohaintzan eman zioten Iruñeko Erruki Etxeari, ehunka urte dituen ongintzako fundazioari. Etxeak arte nafarraren obra garrantzitsu asko eskuratu ditu, pintura eta eskulturazkoak, batez ere; hori dela-eta, bilduma bikaina osatu du. Besteak beste Ciga, Basiano, Zubiri, Lozano de Sotés edo Gutxi pintoreen obrak dituzte.

José María Muruzábal

Monumento a la Paz de Rafael BartolozziLa mujer ciprés de Alfredo Sada
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

2

Izenbururik gabe

Faustino Aizkorbe, 1990

Korten altzairua

Irudia: 200 x 95 x 98,5 cm.

Gaia: Abstrakzioa.

Noiz eta non paratua: 1997an, Erruki Etxean (Gaztelugibel k., 7).