Monumento a la Paz. Vista general.
Monumento a la Paz. Figura Monumento a la Paz. Figura

Multzo hau 3 metro altu inguru dituzten bi irudik -emakume batenak eta gizon batenak-osatzen dute, . Irudiak irlatxo lorategidunek zedarritzen dituzte, eta 12 metro altu diren bi zutaberen oinetan kokatzen dira, bi irlatxoren gainean eta erdibitzailetik distantzia berera. Erdibitzailean bost farola-txistu altxatzen dira, zutabeen bezainbesteko altueraz, eta altzairu herdoilgaitzeko haien eraztunek lanpara fluoreszenteen pare jokatzen dute eta erritmo alternatzailea markatzen dute. Zutabeetako kapitelen aldeetan, zeinen ertza 2 metro luze baita, altzairuzko material bereko letretan «bakea» hitza idatzita dago zortzi hizkuntzatan (kapitel batean, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta latinez, eta bestean, alemanez, arabieraz, frantsesez eta japonieraz). Rafael Bartolozzik inguruneak balditzaturik heldu zion bere esku-hartze eskultorikoari. Bere konbinazioa ondoko elementuez osatu zuen: batetik osagai arkitektoniko zein eskultoriko tradizionalak eta iturri txikiak, eta bestetik, osagai berritzaileak, koloreez eta materialez bezainbatean, hirigintza inarroste aldera. Halaber, sinbologiari elementu folklorikoa, txistua, gehitu zion. Izan ere, proiektu honekin haustura bilatu zuen, ausarki bilatu ere, eta bere gurasoek, Pedro Lozano de Sotés eta Francis Bartolozzi pintoreek, egindako lanaren ildoari jarraitu zion, arte aplikatuaz bezainbatean.

Testu osoa

Btn anterior desactivadoSin título de Faustino Aizkorbe
IBILBIDEA

Gaztelugibel eta Ziudadela

1

Bakearen monumentua

Rafael Bartolozzi, 1987

Carrarako marmol txuria, hormigoi armatua, altzairu pintatua eta altzairu herdoilgaitzezkoa

Gaia: Nafarroa eta bere jendeak.

2001. urteaz geroztik, Bakearen alegoria.

Noiz eta non paratua: 1987an, Bakearen plazan.