Monumento a los Fueros. Primer Plano Figura principal.
Monumento a los Fueros. Vista general.Monumento a los Fueros. Figura de la Paz.
Monumento a los Fueros. Figura alegórica de la Historia.Monumento a los Fueros. Figura alegórica del Trabajo
Monumento a los Fueros. Figura alegórica de la Justicia.Monumento a los Fueros. Figura alegórica de la Autonomía.
Monumento a los Fueros. Figura escultórica principal.

Sarasate pasealekuaren ekialdeko muturrean Foruen monumentua altxatzen da: egitura bat, bi gorputzetan antolatua, tenplete kubikoaren formarekin, altuera handiko idulki baten gainean, eta, egituraren gainean, zutabe bat, zeini emakumezko irudi batek -brontzezko moldaketak- buru ematen dion. Tafallako harriez egindako oinarri pentagonalak bost harmailadi ditu, eta haien artean, pilareetan bermatuta, Nafarroako armarria sinbolizatzen duten kateak esekita daude. Oinarri horren gainean monumentuaren lehen atala datza, Almandotzeko harriarekin egina. Atal horren bost aldeetan grabaturik daude, brontzezko xafletan, Nafarroako askatasunak aipatzen dituzten inskripzioak, hiru, erromantzez idatzitakoak, laugarrena, euskaraz, eta azkena, euskaraz ere, baina iberiarrak omen diren karaktere ulergaitzetan. Gorputz pentagonal horren angeluetan, zutabeen kapitelen gainean, Angulemako harriarekin zizelkatutako bost estatua eseri daude, beste horrenbeste alegoria sinbolizatzen dituztenak: Historia, Justizia, Autonomia, Bakea eta Lana. Alegoria bakoitzak bere ikurrak daramatza. Historia Clio musaren personifikazioa da, jakinduriaren eta kulturaren ikur gisara. Justizia eskuetan ezpata bat duen emakume baten bidez irudikatu da. Autonomia edo autogobernua lema bati eusten dion aingeru hegalduna da. Bakea emakume batek irudikatzen du, olibondoko adar batekin eta bularraren kontra martin arrantzale bat estutzen duela. Izan ere, txori txiki hori zeukaten antzinakoek bakearen eta lasaitasunaren ikur, kabia egiten jarduten zuen egunetan desagertu egiten baitziren, guztiz, haizeteak eta erauntsiak. Bukatzeko, Lana errementari batek irudikatzen du, altzairuzko ingude baten gainean jarrita dagoen mazo bat eskuan duela. Lehen gorputz horren gainean bigarrena altxatzen da. Hori ere pentagonala da, harri txurian landua, eta Aizkorbeko marmol gorriko zutabetxoak ditu. Azkenik, buru emanik brontzezko kapitelak dituzte zutabetxoek. Aldeetan armarri batzuk dituzte: Nafarroakoa eta Iruñekoa -azpian Kristoren eta erlijio kristauaren ikurra den krismoia dutelarik- eta Nafarroako Erresumako gainerako merindade historikoen armarriak: Tutera, Erriberri, Zangoza eta Lizarrakoa. Merindadeen armarri handien azpian eta monumentoaren perimetroan, hogei armarri heraldiko daude, Nafarroako beste horrenbeste hiribildu eta herritakoak.

Testu osoa

Conjunto escultórico del Paseo de Sarasate de Domenico Olivieri y Felipe de CastroBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Zabalguneak eta Media Luna parkea

11

Foruen monumentua

Manuel Martínez de Ubago y Ramón Carmona, 1903

Brontzea, marmola eta era ezberdinetako harria.

Altuera: 23,40 m.

Oroitzapenezkoa eta alegoria.

Noiz eta non paratua: 1903an (Inauguratzeke dago), Sarasate pasealekuan.