1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Zabalguneak eta Media Luna parkea
  4. Sarasate pasealekuko eskultura-multzoa
Conjunto escultórico en el Paseo de Sarasate
Figura de Rey (Desconocido 1)Figura de Rey (Desconocido 2)
Figura de Rey (Felipe III de Navarra)Figura de Rey (García Ramírez, El Restaurador)
Figura de Rey (Desconocido 3)Figura de Rey (Desconocido 4)

1734an, Felipe V.ak Madrilgo Errege Jauregia eraikitzeko agindu zuen. Obrak 1738. urtean hasi ziren. Eraikin berria Feijooren dizipulua zen Aita Sarmientoren eskultura-programa batekin apaindu zuten. Sarmientok 1747. urtean aurkeztu zuen bere proposamena, non Espainiako historiaren pertsonairik garrantzitsuenak abiapuntu harturik ikuspegi zabala ematen baitzuen, bertako Historiari buruz. Olivierik zuzendu zituen eskultura-lanak, betiere Antoine Dumandré, Philippe Boiston eta Felipe de Castrok gainbegiratuta. Apaindurazko proiekturako, 94 estatua ez ezik, erliebe-bilduma bat, enperadore erromatarren irudiak eta beste hainbat pieza egin ziren. Hainbat artista frantziar, italiar eta espainiar elkartu ziren lantegian, eskulturak egiteko. Pertsonaia historikoen artean, Nafarroako Erresumaren hainbat errege sartu zituzten, hala nola Antso Nagusia eta Antso Azkarra. Lehendabizikoaren irudia A. Carnicerok egin zuen, eta bigarrenarena, Andrés de los Elguerosek. 1885ean hasi ziren Sarasate pasealekua -Valencia pasealekua, garai hartan- berrurbanizatzeko obrak, Florencio Ansoleaga arkitekto nafarraren proiektuari jarraituz. Nicasio Landak, 1885eko apirilaren 14an, eskutitz baten bidez, Iruñeko alkateari helarazi zion Iturralde y Suit berak ere sustatzen zuen ideia, hau da, Nafarroako sei erregeren irudiak eskuratzekoa, paseoa edertze aldera. Zehatz-mehatz, ondokoak aipatzen zituen: Eneko Gartzia Aritza (770), Alfontso I.a Borrokalaria (1104), Antso VI.a Jakintsua (1150), Antso VII.a Azkarra (1194), Teobaldo I.a Champagnekoa (1234) eta Joana II.a Evreuxekoa (1329). Apirilean, Udalbatzak José Soler Madrila bidaltzea erabaki zuen, Errege Jauregian gordetzen ziren intereseko eskulturen egoera egiazta zitzan. Ondoren, Udalbatzak Erregeari eskaera egitea erabaki zuen. Horiek horrela, apirilaren 18an, eskutitz baten bidez, sei eskulturak eta bi pitxer eskatu zizkioten, Valencia pasealekua apaintze aldera. Pitxerrak izan ezik, gainerakoa onartu zuten. Udalbatzaren nahia, betiere Landa edo Iturralde y Suit neurriko pertsonaiek berretsirik, Nafarroako erregeen irudiak eskuratzea zen. Hala ere, irudiak itsumustuan hartu zituzten errege-biltegitik, zehazki jakin gabe zer eman zitzaien Madrilen eta zer jasotzen zuten Iruñean, bi kasutan izan ezik: Bárbara de Braganza andrearen eta Fernando VI.aren irudiak. 1885. urtean izan zen estatuen inaugurazioa, behin Sarasate pasealekuan jarri eta gero. 1956. urtean tokiz aldatu zituzten estatuak, betiere Sarasate pasealekuaren barruan; izan ere, Auzitegira hurbildu eta horra orientatu zituzten.

Testu osoa

Cruz de Constantino ManzanaMonumento a los Fueros de Manuel Martínez de Ubago
IBILBIDEA

Zabalguneak eta Media Luna parkea

10

Sarasate pasealekuko eskultura-multzoa

Giovanni Domenico Olivieri eta Felipe de Castro, 1749-1759

Harri landua

Irudiak: 305 cm. Idulkiak: 157 cm.

Historikoa.

Inaugurazioa: 1885ean, Sarasate pasealekuan.