Cruz. Imagen general.
Cruz. Detalle del forjado.

Constantino Manzana forjaketaren eta metalen artistaren obra da, plazaren erdian, lorategiz inguratutako urmael txiki batean, kokaturik dagoen gurutze erraldoia. Harrizko oinarri batean ainguratuta dagoen gurutzea zutabe batean gora altxatzen da. Zutabe horren fustea, bestalde, apainduraz mukuru da eta haren inguruan herensuge erraldoi baten irudia -gaitzaren sinboloa- kiribiltzen da. Hainbaten aburuz, egileak berak une hartan Gobernuaren presidentea zen Manuel Azañarekin identifikatzen zuen irudi hori. Zutabearen gainean barroko estiloko gurutze ikusgarri bat altxatzen da, handiki. Gurutzearen besoen erdian, alde batetik, Kristoren aurpegia agertzen da, hilzorian zegoela, eta bestetik, nekaldiaren sinbolo batzuk. Constantino Manzanaren obrak apainduraz gainkargatuak egoten dira eta gogora ekartzen dituzte modernismo katalanaren formak, zeinak Bartzelonan izandako prestakuntza aldian ikasiko zituen, seguruenik. Egilea erlijiositate sakoneko pertsona zen egilea, nortasun berezikoa. Estatua honen bidez, Azañak Espainiako bigarren Errepublikan ezarritako lege bati kontra egin zion artistak.

Testu osoa

Coreano de Jorge OteizaConjunto escultórico del Paseo de Sarasate
IBILBIDEA

Zabalguneak eta Media Luna parkea

9

Gurutzea

Constantino Manzana, 1932

Burdina forjatuzkoa, harrizko piramide-oinarriaren gainean

400 cm inguru.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1941ean, Gurutzeko plazan.