Coreano. Vista general.
Coreano. Vista de detalle.Coreano. Vista de detalle 2.

Jorge Oteizaren eskultura honek garrantzi handia izan du euskal eskultore honen plastikan. Formari dagokionez, erreferentzia figuratibo garbiak biltzen ditu, giza-irudi bat hautematen baita, azpegi zehaztu gabekoa baina zangoak, gorputza eta burua dituena. Besoak goraka ditu eta eskuak, garondoan paratuta. Irudia hutsik dago. Zehazki, bi irekiune ditu, bata gorputz-enborrean, eta bestea, beheko aldean, zangoetan. Jorge Oteiza, berrogeita hamarreko urteen hasieran hiperboloidearekin egin zituen saiakuntzak garatu ondoren, irtenbide berriak bilatzen saiatu zen bere obretan. Orduz geroztik masaren puska handi bat desagerraraziko du, irudia goitik behera zabalduz. Lehenik eta behin, Itzulera heriotzatik obrarekin hartu zuen halako irtenbide plastikoa, 1950. urtean, eta gorenera iritsi, Gipuzkoako Arantzazuko basilikaren estatua famatuekin. Eskultura honen jatorria bilduma partikular batean gorde zen 1950eko obra bat izan zen. Bada, halaber, kopia bat Altzuzako Oteiza Museo Fundazioan. Pieza Rodezno kondearen plazan paratu zuten, 1999ko abenduaren 29an. Egun horretan berean, Gazteluko plazan Oteizaren beste eskultura bat jarri zuten, Unitate hirukoitz eta arina izenburukoa. Obra hauek Jorge Oteizaren eskultura-multzo baten parte dira, zeinak Iruñeko Udalak Altzuzako Oteiza Fundazioarekin hitzarmen bat sinatu eta gero erosi zituen.

José María Muruzábal

Sancho III El Mayor de Alberto José OrellaCruz de Constantino Manzana
IBILBIDEA

Zabalguneak eta Media Luna parkea

8

Korearra

Jorge Oteiza, 1950

Brontze ponpeiarra

Irudia: 313 x 97 x 76 cm. Idulkia: 115 x 111 x 86 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1999an, Rodezno kondearen plazan.