Monumento a Sancho III El Mayor. Vista de detalle.
Monumento a Sancho III El Mayor. Vista frontal.

Brontzeko irudi honek Antso III.a erregea irudikatzen du, eta harekin bat bere erregealdian bildu zituen lurralde historikoen zehar-aipamena dago. Ezker eskua Tafallako bloke handitzarraren gainean bermatzen du, non Iruñeko eta Naiarako armarriak irudikaturik baitaude. Beste bi bloketan, Gaztelako eta Aragoiko armarriak agertzen dira, hainbat metro urrunxeago, Antsoren erresumaren mugetan zeudela agerian utzi nahian. Alberto José de Orella erregistro ezberdinak erabiltzen dituen artista dugu. Forma hutsa den figurazio batetik abiatzen da, eta hor mezu estetikoa zein gizalegezkoa igortzen ahalegintzen da. bere obraren aldian aldiko arazketak, ordea, arte abstraktura darama ezinbestean. Modaren korronteetatik urrun dagoen ikerketa-prozesu batekin engaiatuta, bere obrak esanahi sakonez beteriko metafisika-nahietara begiratzen du. 2004. urtean, Antso III.a Iruñeko errege bihurtu zeneko milurtekoa ospatu zen. Xede horretarako, Iruñeko Udalak, Nafarroako Ikerlan Historikoen elkartearekin batera, hainbat kultur ekitaldi antolatu zituen, Antso III.a erregea herritarrengana hurbiltze aldera. Gauzak horrela, eskulturaren enkargua Alberto Orella eskultore eta Iruñeko Arte Eskolako orduko irakasleari egin zioten. Inaugurazioa 2004ko maiatzaren 14an izan zen.

José Javier Azanza

Juan Huarte de San Juan de Fructuoso OrdunaCoreano de Jorge Oteiza
IBILBIDEA

Zabalguneak eta Media Luna parkea

7

Antso III.a, Nagusia

Alberto Orella, 2004

Argizari galduzko brontzea eta Tafallako harria

Irudia: 200 cm. Harrizko armarriak: 144 x 103 x 30 cm eta 144 x 52 x 30 cm.

Historikoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2004ko maiatzaren 14an, Media Luna parkean.