Figura de Sarasate en el Monumento
Monumento a Sarasate. Vista general.Monumento a Sarasate. Mosaico posterior.

Brontzezko estatuak zutik irudikatzen du Pablo Sarasate, gorputz osoa agertuz. Biolin-jotzaile iruindarra tarteko adinean dago irudikatuta, bere ibilbide profesionalak goia jo zuen unean, bere-berea zuen bibotea agerian eta adats luzearekin, ia bekainetaraino. Ezker eskuak biolinari eusten dio, eta eskuinak, lurrean bermaturik dagoen arkuari. Irudia harrizko egitura arkitektoniko batek zedarritzen du, zeinean hiru zutabe eta atzeko aldean bi irudi alegoriko agertzen dituen goi-erliebe ebakidun bat baitaude. Monumentuaren egilea den Eduardo Carretero granadarrak bere lanbidearen arlo guztietan jarduten du; izan ere, arkitekturan eta pinturan ere aritzen da. Ez zaio ez teknikarik ez materialik arrotz, eta haren obretan modu tradizionalean ulertutako figurazio-hizkuntza da nagusi.1950. urteko uztailaren 5ean, Julián Gayarreri eskainitako monumentua inauguratzeko ekitaldian, Taconerako lorategietan, Miguel Gortari Iruñeko alkateak 1918an Pablo Sarasateren omenez altxatutako monumentuaren ordezkapena iragarri zuen. 1952an, Áureo Rebolé eskultore nafarrak hamaika metro altu baino gehiagokoa zen proiektu bat sortu zuen. Asmo horrek, baina, ez zuen aurrera egin.

Testu osoa

El mundo de los toros de Carlos CirizaJuan Huarte de San Juan de Fructuoso Orduna
IBILBIDEA

Eduardo Carretero

5

Pablo Sarasateren monumentua

Eduardo Carretero, 1959

Brontzea eta harria

Arkitektoa: Cándido Ayestaran.

Irudia: 220 cm. Harrizko goi-erliebea: 248 x 175 cm.

Omenezkoa (Musikariak).

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1959ko apirilaren 26an, Media Luna parkean.