1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Zabalguneak eta Media Luna parkea
  4. Zezenen mundua (Omenaldia zezenari)
El mundo de los toros. Vista general.
El mundo de los toros. Vista de detalle.

Monumentu-multzo honek hormigoizko oinarri bat dauka abiapuntu, eta horren gainean obelisko edo piramide moztu gisako egitura bat altxatzen da. Egitura horren alde bakoitzean egurrezko lau ezarkin erantsi dira, errektangularrak, Sanferminetako entzierroen hesiak gogoan. Multzoari esfera erraldoi batek buru ematen dio, eta hortik lau zezen-buru sortzen dira, lau puntu kardinaletara begira, zezenen munduari keinu eginez. Eskultore lizartarra teknika mistoaz baliatu da bere obran, eta, besteak beste, ondoko materialak erabili ditu: altzairua, beira-zuntza eta haritz, gaztainondo eta gereziondoaren egurra. Egur horiek, hain zuzen, nongo sinbologia islatu nahi eta bertako egurrak direlako hautatu ditu. Zezenen mundua izeneko eskultura Iruñeko Udalak antolatutako Formak erakusketan parte hartzeko sortu zuen espresuki Carlos Cirizak. Aipatu erakusketak hogeita hemeretzi artista nafar garaikideren eskulturak ikusgai paratu zituen, 1996ko uztailetik urrira bitarte, Ziudadelako eta Sarasate pasealekuko gune irekietan. Hura izan baitzen erakusketa hartako obretan ez kalterik ez erasorik jaso ez zuen bakarrenetako bat, Iruñeko Udalak hura erosteko interesa agertu eta 1998ko abenduan erosi egin zuen.

José Javier Azanza

Monumento a Ernest Hemingway de Luis SanguinoMonumento a Pablo Sarasate de Eduardo Carretero
IBILBIDEA

Zabalguneak eta Media Luna parkea

4

Zezenen mundua (Omenaldia zezenari)

Carlos Ciriza, 1996

Altzairua, poliesterra, beira-zuntza eta zura (haritza, gaztainondoa eta gereziondoa)

550 x 240 x 240 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2000ko uztailaren 26an, Zezen plazako kanpoaldean.