Monumento a Ernest Hemingway. Imagen 1.
Monumento a Ernest Hemingway. Imagen 2.Monumento a Ernest Hemingway. Imagen Vista general.

Eskultura-multzo honen parte den Guadarramako granitoz egindako bloke handiaren beheko aldea idulki baten gisa dago eraikita. Goiko parteak, ordea, modu sintetiko batean zirriborratzen ditu Literaturako Nobel saria eskuratu zuen Ernest Hemingway idazle eta kazetari estatubatuarraren soina eta besoak, idazleak janzten ohi zuen lepo luzeko jertsea daramala, zezenketa bat ikusten ari denaren jarreran, zezen-plazako barreran bermatuta. Piezaren egilea, Luis Sanguino artista bartzelonarra, errealismo eskultorikoaren adierazle nagusietako bat jotzen dute, hala hemengo adituek nola mugaz gaindikoek. Nahiz eta New Yorken luze egon eta horri esker XX. mendeko arte-korronte nagusiak lehen eskutik ezagutu ahal izan zituen, bere obrak artistaren berezko estiloari eusten dio, burujabetasun-adibidea delarik. Haren eskulturek figuratiboak izatea dute ezaugarri nagusi, nahiz batzuetan akabera inpresionista ematen zien, beste batzuetan klasikoagoa delarik. 1960tik 1970era bitarte, hainbat eskultura egin zuen, enkarguz, zezenen munduari lotuak. Izan ere, zaletasun handia zuen zezenekiko. Horregatik, 1968an, Iruñeko Udalak Ernest Hemingwayri (1899-1961) omenaldia egitea erabaki zuenean, Luis Sanguinori eman zion lanaren enkargua. Monumentua 1968an inaguratu zen, eguerdiko ordu batean, bertan Mary Hemingway idazlearen alarguna eta obraren egilea bera egon zirelarik, beste pertsona ezagun batzuekin batera.

José Javier Azanza

Monumento a San Ignacio de Loyola de Joan FlotatsEl mundo de los toros (Homenaje al Toro) de Carlos Ciriza
IBILBIDEA

Zabalguneak eta Media Luna parkea

3

Ernest Hemingwayren monumentua

Luis Sanguino, 1968

Brontzea eta Guadarramako granitoa

Brontzezko bustoa: 54 cm. Granitozko blokea: 207 x 124 x 86 cm.

Omenezkoa (Idazleak).

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1968ko uztailaren 6an, Hemingway pasealekuan, Zezen-plazaren ondoan.