1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Zabalguneak eta Media Luna parkea
  4. Loiolako San Ignazioren monumentua
Monumento a San Ignacio de Loyola. Vista general.
Monumento a San Ignacio de Loyola. Vista de detalle.

San Ignaziori eskainitako eskultura-multzoa santuaren izena daraman etorbidean dago kokaturik, eta Iruñeko gaztelua defendatzen ari zelarik Loiolako San Ignazio zauritu zuten lekua eta unea dakartza gogora. Multzoa lau giza-irudik eta zakur batek osatzen dute, non konposizioaren ardatza Loiolako Iñigo gaztea baita, ohatila batean etzanda dagoela. Multzoaren egileak, Joan Flotats kataluniarrak, korronte figuratibo errealista jorratu zuen. Joera hori agerikoa da, batez ere, bere artelan erlijiosoetan, zeinetan mota askotako materialak erabili baitzituen. XX. mendeko lehen urteetan, Flotatsek brontzez modelatu zuen Loiolako Iñigo zauritua izan eta gero haren zerbitzariek gidatuta bere etxeko atarira iristen zen unea irudikatzen zuen eskultura-multzoa. Pieza hori San Ignazioren sortetxearen atarian kokatu zuten, Loiolako Santutegian, Azpeitian (Gipuzkoa). 1950ean, Áureo Rebolé eskultoreak brontzez egindako jatorrizko lan haren kopia egin zuen, kareorea eta harri artifiziala erabilita, eta hori Iruñean kokatu zuten. Azkenik, 2005ean, Rebolék egindako eskulturaren ordez brontzezko multzo bat jarri zuten. Multzo hori Joan Flotatsek eskaiolaz egin eta Manresako gogo-jardunetako etxe batean aurkitu zuten jatorrizko ereduari orpoz orpo segituta egin zen.

José Javier Azanza

Monumento al Encierro de Rafael HuertaMonumento a Ernest Hemingway de Luis Sanguino
IBILBIDEA

Zabalguneak eta Media Luna parkea

2

Loiolako San Ignazioren monumentua

Joan Flotats, 2005

Brontzea eta harria

Eskultura multzoa: 170 x 202 x 116 cm.

Harrizko idulkia: 51 x 102 x 195 cm.

Historikoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2005eko uztailaren 29an, San Ignazio etorbidean.