Monumento al Encierro. Vista de detalle 1.
Monumento al Encierro. Vista general.Monumento al Encierro. Vista de detalle 2.

Eskultura-multzoa hemeretzi figurak osatzen dute: sei zenen -non artistak Victorino Martinen ganadutegikoak hartu baitzituen eredu-, hiru joaldun eta hamar korrikalari. Horiek guztiak brontze patinadunez eginak dira, eta Estafeta kalearen tarteari dagokion entzierroaren argazki bat betikotzen dute. Multzoak hamar tona baino gehiago pisatzen du eta plataforma baten gainean ezarrita dago, zeina hormigoi armatuez egina baita, eta Karlos III.aren etorbidearen zorua estaltzen duen harlauza-mota berarekin estalia. Rafael Huerta eskultore bizkaitarrak bere adopzio-lurra izan den Nafarroari egindako omenaldi gisara irizten dio bere obra honi. Eskulturaren proiektua bi fasetan gauzatu zen. Lehenengoan, monumentua 1994ko uztailaren 6an inauguratu zen, lehen aldiz, Zezen-plazatik metro gutxitara kokatu zutela, Orreaga eta Karlos III.aren etorbideen arteko elkargunean. Hasierako eskultura-multzo hark bi lasterkari baino ez zituen, atzean gelditutako zezen bat eskuan zeramatzaten egunkariekin gidatzen saiatzen ari zirela irudikatuta. Hamar urte geroago, 2004ko otsailean, eskultore bilbotarrak multzoa osatzeko enkargua jaso zuen Iruñeko Udalarengandik. Bigarren inaugurazioa 2007ko apirilaren 21ean egin zuten, Karlos III.aren etorbidean, Merindadeen plazaren eta Nafarroako Gorteen kalearen artean, oinezkoendako egokitu berria zen tartea irekitzeko festaren egun berean.

José Javier Azanza

Btn anterior desactivadosiguiente
IBILBIDEA

Zabalguneak eta Media Luna parkea

1

Entzierroaren monumentua

Rafael Huerta, 2007

Brontzea

Brontze patinaduna, granitozko eta hormigoi armatuzko plataforma baten gainean.

1.100 x 400 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2007ko apirilaren 21ean, Orreaga etorbidearen eta Karlos III.aren arteko elkargunean.