1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Alde Zaharra
  4. San Frantzisko Asiskoa
San Francisco de Asís. Imagen 1
San Francisco de Asís. Imagen 2.San Francisco de Asís. Imagen 3.

Egun dagoen moduan, San Frantzisko Asiskoaren monumentua behetik gora doan egitura da, maila bikoitzeko mailadi batetik abiatzen dena. Mailadi horren gainean altxatzen dira kubo-erako blokea, idulki gisara, eta habe biribil sendoa. Habearen oinarrian hitz batzuk daude idatzita, monumentua birmoldatu zuten data gogorarazita: «Nafarroak San Frantzisko Asiskoari eskainia. 1993». Ramón Arcaya artista nafarrak askotariko eraginak bereganatu zituen ikasten aritu zen urteetan, eta haien artean, Errenazimendu italiarreko eskulturarena eta XIX. mendearen bukaerako eta XX.aren hasierako artista frantsesena. Emaitza gisa, errealismo klasikoari helduta egindako obra dugu, noiz edo noiz halako espresibismo herabe batez zipriztindua. Eskultoreak hainbat lanetan jardun zuen Víctor Eusa arkitekto iruindarrarekin elkarlanean. 1926an, hiru fraide frantziskotarrek «San Frantzisko Asiskoari monumentu bat egiteko eskatu zuten, Ceres jainkosaren estatua dagoen tokian, Udal Eskolen aurrean, Iruñera egun batez ekarri zuen bakea gogoan». Orduan, toki horretan, Ongintzaren ohorean egindako eskultura zegoen, herritarrek mende hasieratik Mari Blanca izenarekin ezagutzen zuten bera.

Testu Osoa

El Sueño de Rafael HuertaBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Alde Zaharra

7

San Frantzisko Asiskoa

Ramón Arcaya, 1927

Brontzea

220 cm.

Erlijiosoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1927ko irailaren 25ean, San Frantzisko plazan.