Escultura El Sueño. Detalle.
Escultura El Sueño. General.Escultura El sueño. Detalle 2.

Estilo naturalistan landutako brontzezko eskultura honek emakume bat irudikatzen du, biluzik, ohatze batean etzanda. Loa izeneko eskulturan, Rafael Huertak lan errealista burutu zuen, xehetasun guztiak ongi zainduta. 1990ean, Iruñeko Udalak, Hirigintza Zerbitzuetako Alorrak proposatuta, hainbat monumentu enkargatu zituen, herritarren artearekiko interesa piztu eta nafar hiriburuko hainbat toki edertze aldera. Eskuratutako piezekin osatutako Arte Espazioak erakusketa 1990eko otsailaren 13an inauguratu zen, Udalak Karlos III.a Prestuaren Koroatzearen VI. mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan. Zapateria kaleko 40 zenbakiko erakusketa-aretoan egin zen erakusketa hura sei eskulturak osatu zuten, sei artistak eginak, artista gehienak nafarrak zirelarik. Behin erakusketa amaituta, eskulturak hiriko hainbat lekutan paratu zituzten: Gaztelugibelen eta Ziudadelan, Jesús Elizaincinen Hauskorra den horretarantz, Jesús Alberto Eslavaren Besarkada, Alfredo Sadaren Altzifre emakumea eta Alberto Orellaren Seiko elkarrizketa; Antoniutti parkean, Antonio Eslavaren Europa eta, azkenik, Rafael Huertaren Loa.

José Javier Azanza

Inmaculada Concepción de María de Manuel Álvarez-LaviadaSan Francisco de Asís de Ramón Arcaya
IBILBIDEA

Alde Zaharra

6

Loa

Rafael Huerta, 1990

Brontzea

21 x 45 x 105 cm. Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1990ean, Iruñeko Ziudadelan.

Egungo kokagunea: Erraldoien Txokoa (Descalzos kalea, 72).