1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Alde Zaharra
  4. Maria sortzez garbia
Inmaculada Concepción de María
Inmaculada Concepción de María. Detalle.

Andre Maria Sortzez Garbiaren eskultura honek Ama Birjina irudikatzen du, tunikaz eta lasaiera handia nahiz mugimendu handiko tolesak dituen kapa batez jantzirik eta eskuak otoitz egiteko eran dituela. Irudiak Ama Birjina Sortzez Garbiaren ikur diren lur-esferaren eta ilgoraren gainean ditu paratuak haren oin hutsak, inguruan aingerutxoak eta kerubinak dituela. Eskulturak Ama Birjina Sortzez Garbiaren habe itxurako monumentuen XX. mendeko adibidea da, betiere hurbiletik jarraitzen diola, egiturari dagokionez, XVII. mendean Granadan Alonso de Menak egindakoari. Kasu honetan, egilea Manuel Álvarez-Laviada oviedoarra da. Artista horrek estetika figuratiboa jorratu zuen, Erromako Espainiar Akademian 1920ko hamarkadan jasotako prestakuntzari esker eskultura klasikoa eta errenazentista ezagutu eta gero. 1954ko irailaren 8an, Ama Birjina Sortzez Garbiaren Dogmaren urteurrena ospatu zuen Urte Santu Andremariatarrean eta Batasunaren Pribilegioaren egunean, handiki inauguratu zuten monumentua. Hasteko, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa irten zen, eta, gero, prozesioan joan ziren, Katedraletik abiatuta eta Katedraleko Kabildoaren gurutzea buru zutelarik. Udalbatzak ere parte hartu zuen bertan, mazolari, tinbalari, musika-banda eta guzti. Prozesioa Iruñeko karriketan barna aitzinatu ahala, Ama Birjinaren hiriko gainerako irudiek egin zuten harekin bat.

José Javier Azanza

Monumento a José Joaquín Arazuri de Rafael HuertaEl sueño de Rafael Huerta
IBILBIDEA

Alde Zaharra

5

Maria sortzez garbia

Manuel Alejandro Álvarez-Laviada y Alzueta, 1954

Harri landua, marmol zuria eta brontzea

Arkitektoa: Luis Felipe de Gaztelu y Jácome.

Harri landua, marmol zuria eta brontzea. 150 cm. Erlijiosoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1954ko irailaren 8an, Arazuri doktorearen pasealekuan.