1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Alde Zaharra
  4. José Joaquín Arazuriren monumentua
Monumento a José Joaquín Arazuri
Monumento a José Joaquín Arazuri. Detalle

Eskulturaren zio nagusia Arazurik Iruñeko historiaren ikerlari gisa egindako lana bada ere, jada desagerturik dagoen irudi baten gorazarrea izan nahi du, gaixoei ordutegirik gabe haien etxeetan bisita egiten zien medikuarena alegia. Jaiotzez bizkaitarra izanik nafar bilakatutako Rafael Huerta eskultoreak brontzea, harria, buztina eta zura erabiltzen ditu edertasun handiko eta adierazkortasun biribileko artelanetan, non zorroztasun teknikoak men egiten baitio, ageriko ahalegin handirik gabe, sormen-asmoari. Artista klasikoa da, akademizista izan gabe, eta korronte figuratiboei lotzen zaie. 2002. urte hasieran, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialak José Joaquín Arazuriri merezitako omenaldia egiteko ideia sustatu zuen, José Javier Viñes ekimenaren jagolea izan zelarik. Arazuri, sendagile pediatra eta Iruñeko historiaren ikertzaile nekaezina, 2000. urteko azaroan hil zen. Gero eta jende gehiagok egin zuen bat omenaldiaren ekimenarekin, eta hiriko kultur erakunde batzuk ados jarri ziren, Arazuriren oroitzapenezko eskultura bat ordaintzeko. Eskultura 2003ko uztailaren 2an inaguratu zen, irudia Sagrario Irigarayk, Arazuriren alargunak, estalgabetu zuelarik, Yolanda Barcina alkatearen eta Rafael Huerta eskultorearen aurrean. Ekitaldi hartan, hala medikua eta historialaria izan zenaren senideak eta adiskideak nola politika, medikuntza eta kultura arloetako hainbat pertsona ezagun elkartu ziren.

José Javier Azanza

Monumento al General José Sanjurjo de Fructuoso OrdunaInmaculada Concepción de María de Manuel Álvarez-Laviada
IBILBIDEA

Alde Zaharra

4

José Joaquín Arazuriren monumentua

Rafael Huerta, 2002

Brontzea.

Irudia: 173 cm.

Idulkia: 74 x 76 x 67 cm.

Omenezkoa (Medikuak). Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2003ko uztailaren 2an, Arazuri doktorearen pasealekuan.