1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Alde Zaharra
  4. José Sanjurjo jeneralaren monumentua
Monumento al General Sanjurjo
Monumento al general Sanjurjo. Detalle.Monumento al general Sanjurjo. Detalle 2.

Monumentu-multzoak harrizko monolito bat dauka, eta bertan grabatuta daude gizon baten eta emakume baten marmolezko erliebe alegorikoak, gorazarre egiten diotelarik Sanjurjo jeneralari. Horren bustoa egituraren gailurrean zegoen kokaturik, baina orain kenduta dago. Monumentuaren aurkian jeneralaren jaiotzaren eta heriotzaren datak daude idatzita (1872-1936). Monumentu horretan Fructuoso Ordunak egindako erretratu eta busto gehienen ezaugarri den klasizismo errealista ondo asko erakutsita utzi zuen egileak. Haren lanetan, dela marmolez dela brontzez egindakoetan, neurritasun eta euspen klasikoak dira nagusi, haiei anatomiari buruz zituen ezagupideak eta modeloen azterlan arretatsua eransten zizkielarik. Sanjurjoren monumentua herri-harpidetza bidez egin zen, eta 1929ko uztailaren 13an inauguratu zen. Omendua ezin izan zen ekitaldira bertaratu, gaixo zegoelako. 1972ko ekainaren 26ko goizaldean, Iruñeko Arte Topaketen irekiera ofizialaren egun berean, lehergailu batek monumentua kaltetu zuen. Zaharberritu zen, eta abenduaren 30ean berriro inauguratu zuten, baina handik aurrera erasoak eta bandalismo-ekintzak pairatu zituen, behin eta berriro, 1988ko maiatzaren 23ra arte, egun horretan irudia erretiratu baitzen, Iruñeko Udalbatzak apirilaren 28ko Osoko Bilkuran hartutako erabakia betez.

José Javier Azanza López

Unidad triple y liviana de Jorge OteizaMonumento a José Joaquín Arazuri de Rafael Huerta
IBILBIDEA

Alde Zaharra

3

José Sanjurjo jeneralaren monumentua

Fructuoso Orduna, 1929

Harria eta marmol landua.

Multzoa: 350 cm. Erliebeak: 135 x 139 cm. Alegoria. Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1929ko uztailaren 13an, Ziudadela kalean.